Santo Tomas egunean ateratako argazkiak jarri ditugu jarraian. Eskola txikian (2 eta 3 urteko eraikuntzan) ateratakoak; guraso aurreko kantaldia, olentzeroren bisitan ateratakoak eta txistorra jaten ateratakoak. Egun atsegina benetan!!
DATORREN ASTEARTEA, MAIATZAK 11, HAUR HEZKUNTAKO 5 URTEKO GELAK AQUARIUMERA JOANGO GARA, GOIZA PASATZERA. HORI DELA ETA, ARRAINEI BURUZKO GAUZA ASKO IKASTEA ESPERO DUGU.
Haur Hezkuntzako hiru urteko haurrek, liburuaren eguna ospatu zuten aurreko apirilaren 23an. Liburutegian Mertxek, ipuin zoragarri bat kontatu zien "Tomasaren etxea" deiturikoa. Haurrek oso ondo pasa zuten eta liburutegia ezagutu eta liburuak eskuratu zituzten.
Beste alde batetik, 4-5 urteko haurrei, LHko 2. mailakoek olerkiak errezitatu zizkieten.
5 urteko ikasleek, beraiek sortutako "Hiru txerrikumeak" izeneko ipuina HH-ko 2,3, 4 urteko eta LH-ko 2.mailako urteko ikasleei kontatu zieten. Arrakasta izugarria izan zuten!!